-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuak argitzen dituzte
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko Ikasle Kontseilua, Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan
Ekonomia Sozial eta Solidarioa Gelaren irekiera
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/03/21, 12:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Plaza de Oñati 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena
Erakunde sozioekonomiko eta juridikoek balioa eta eraldaketa soziala sor dezakete. Bokazio horrekin UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioa Gelari (essi gela) irekiera ofiziala emango zaio bihar ostirala, martxoak 21, 12:00etan, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Areto Nagusian ospatuko den ekitaldian, Donostian. Gelako sustatzaile nagusiak dira UPV/EHUko GEZKI eta Hegoa institutuak eta REAS-Euskadi eta Olatukoop sareak.
Gelaren baitan Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek Ekonomia Sozial eta Solidario Eraldatzailean (ESSE) ibilbide profesionala eta pertsonala egitea pentsa dezakete, graduan hasten diren momentutik ibilbide bat egiteko hainbat aukera eta heldulekuen bitartez: ESSEri buruzko jardunaldiak eta irteera profesionaletarako orientazioa, ESSErekin lotutako Gradu Amaierako Lanen zuzendaritzan inplikatutako irakasle-taldearen bidelaguntza, bekak eta praktika kurrikularrak, besteak beste.
Izan ere, ibilbideak garatu ahal izateko ezinbestekoa da harreman zuzena eraikitzea ikasle eta erakunde sozioekonomikoen artean. Essi gelaren ikuspegitik harreman hauek eredu ekonomikoaren inguruko balore zehatz batzuen baitan eraikitzea proposatzen da: lankidetza eta interkooperazioa, burujabetzarako heziketa, aberastasunaren banaketa justua, bizitzen bizigarritasuna erdigunean eta komunitatearekin konpromisoa.
Norabide horretan, Ekonomia Sozial eta Solidarioa Gela ikasleen eskura jarri nahi den espazio praktikoa da, ikasleak graduan zehar duten beharrei ESSE ikuspegitik erantzuteko, eta heziketa-ibilbide aske eta duinak garatzeko tresnak eskuragarri jarriz. Halaber, ESSEan oinarritutako eragileentzat proiektuak lantzeko espazio bizia eta irekia izan nahi du, euskal komunitateak dituen erronka ekosozialak landuz.
Beraz, ostiralean, martxoak 21, irekiera instituzionala izango da, eta, ondoren, Amaia Pérez Orozcoren eskutik ‘Y ante la crisis multidimensional, ¿qué?. Economía Social, Solidaria, Transformadora y Feminista’ hitzaldia izango da. Ondoren, Ekonomia Sozial, Solidario eta Eraldatzailearen inguruko zenbait bizi-ibilbide eta esperientzi ezagutzeko aukera egongo da (Totem + Biziola + Koop57). Ekitaldiaren itxiera era ludikoan ospatuko da, Beatriz Egizabal, Flamenkonomia eta Ines Osinagaren eskutik.
Halaber, ekitaldia streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da: https://ehutb.ehu.eus/1katea