-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuak argitzen dituzte
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko Ikasle Kontseilua, Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan
‘Architectural and urban contemporary heritage-ARURCOHE’ Erasmus Mundus masterreko ikasleen graduazioa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/04/04, 11:30
Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Plaza Oñati 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Deskribapena
Ostirala, apirilaren 4an, 11:30ean, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Master aretoan (4. solairua), Donostian, ‘Architectural and urban contemporary heritage-ARURCOHE’ Erasmus Mundus masterreko 27 ikasleak graduatzeko ekitaldia egingo da. Ikasle horiek mundu osoko herrialdeetakoak dira: Pakistan, Albania, Brasil, Korea, Portugal, Grezia, Turkia, Mexiko, Txina, Paraguai eta Siria.
Erasmus Mundus Master hau Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitektura Goi Eskola Teknikoak koordinatzen du. Partzuergoa Politecnico di Torinoko (Italia) Arkitektura Eskolak eta Lituaniako Kaunas University of Technology-k osatzen dute. Europar Batasunaren bikaintasun-programa honen bitartez, Donostiako ikastegi honek nazioarteko 27 Arkitektura eta Ingeniaritza Zibileko ikasle onenak hartu ditu aurten, ikastaroaren lehen zatia egiteko (sei hilabete). Ikasleen hautaketa 300 eskaera baino gehiagoren artean egin zen. Bigarren zatia (beste sei hilabete) Politecnico di Torinon egin zuten, Italian, eta hirugarren zatia (iraupen bera) Kaunas University of Technologyn edo Politecnico di Torinon garatu zuten, hirugarren seihilekoan Donostiako eskolan bi astez egonaldi berri bat eginez. Master honetan 70 irakasle inguruk parte hartzen dute, eta horietatik 15 inguru UPV/EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikokoak dira. ARURCOHEren helburu nagusia gaur egungo arkitektura- eta hiri-ondarea babesteko, kontserbatzeko eta birgaitzeko kualifikazio handiko profesionalak eta ikertzaileak prestatzea da. ARURCOHEren 1. edizioaren Master Amaierako Lanak defendatu zituzten, bai Turinen, bai Kaunasen, unibertsitate bakoitzeko irakasle inplikatuek osatutako epaimahai misto batekin.
PROGRAMA
- Irekiera ekitaldia
- Arkitektura Goi Eskola Teknikoko zuzendaria, Jon Begiristain Mitxelena
- Arkitektura Sailaren zuzendaria, Olatz Irulegi Garmendia
- ARURCOHE Erasmus Mundus Joint Masterraren zuzendaria, Lauren Etxepare Igiñiz
- ARURCOHE Erasmus Mundus Joint Masterraren zuzendaria 2025 arte, Santiago Sánchez Beitia
- Hitzaldi gonbidatua Pablo Arboleda arkitekto eta diziplina arteko ikertzailearen eskutik izango da. Arkitektoak arkitektura, ondarea eta hiri-ikasketak barne hartzen dituen hezkuntza-ibilbidea du. Hitzaldiaren izenburua: ‘From unfinished buildings to urban peripheries: The conceptual turn in heritage studies’.
- Edizioko ikasleen atzera begirako errepasoa
- Diploma banaketa
- Ekitaldiaren amaiera
- Marian Iriarte Ormazabal, UPV/EHUko Harreman Instituzionalarako eta Kulturako errektoreordea