-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Chip SoC4sensing Katedraren eta Chip IkasGelaren inaugurazio ofiziala
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/01/16

Abenduaren 11an Chip SoC4sensing Katedraren eta Chip ikasgelaren inaugurazio ofiziala egin zen Bilboko Ingenieritza Eskolako II-i Eraikineko Batzar Aretoan.
Bertan, Inma Arostegi UPV/EHUko Ikerketako errektoreordeak, Charles Pinto Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak, Armando Astarloa Katedrako zuzendariak eta katedrako erakunde patronatuetako ordezkariek (Mikel Idirin, System-on-Chip Engineering S.L.ko CEOa, Elena Zárraga GAIA Klusterreko presidenteak eta Jon Pérez Cerrolaza Sistema Elektroniko Txertatuen eta Ikerlaneko Zibersegurtasunaren Unitateko zuzendariak) hartu zuten parte.
Jaime Martorell Suarezek, Mikrolektonika eta Erdieroaleen PERTEko (Susperraldi eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa) mandatari bereziak, Chip PERTEaren alderdi gakoak eta sektoreko enpresetan izan dezakeen inpaktua argitu zuen. Martorell Suarez IKTen (informazioaren eta komunikazioen teknologiak) sektorekozuzendari historikoa da, eta Espainia eta AEBen artean egin du bere ibilbide profesionala. Logic Devices erdieroaleen enpresa sortu zuen Silicon Valleyn (California), ATT Mikroelektronikako zuzendari nagusia. Espainiako Motorolako presidentea eta ONOko zuzendari nagusia izan da.
Bestalde, erdieroaleen banaketarako enpresa multinazional handieneko (AVNET-Sicilia) Zuzendaritzako kide Belen Matillak eta Ricardo Gomezek, erdieroaleen eskariaren epe ertainerako eta luzerako aurreikuspena aurkeztu zuten. Esku-hartze horretan, Euskal Autonomia Erkidegoan sektore adierazgarrienek (Industria, Energia, Automozioa eta Aeroespazioa) aurre egin beharreko erronka berriei erantzungo dieten soluzioetarako sektoreak eskaintzen dituen aukerak nabarmendu zituzten.
SoC4sensing Katedra ekimen publiko-pribatua da, eta bere helburu nagusia Euskadin Industria, Energia eta Aeroespaziorako "Txipen" diseinua bultzatzea da, mikroelektronikaren prestakuntzaren, ikerketaren eta hedapenaren bidez.