-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Egoera fisikoaren balorazio eta kontrolari buruzko GIDA argitaratu da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/24

Julio Calleja González eta Diego Marqués Jiménez ikertzaileek egoera fisikoaren balorazioari eta kontrolari buruzko GIDA bat argitaratu dute SINTESIS SA argitaletxeak berriki diseinatu duen kirol zientziei buruzko liburu bilduma baten barruan, eta “funtsezko zutabea” da kirol errendimendua optimizatzeko. “Gida oinarrizko baliabidea da kirol errendimenduaren arloan egoera fisikoaren balorazioari buruzko kontzeptu teorikoak ulertzeko, eta tresna baliotsuak ematen ditu aplikazio praktikorako”, diote lanaren egileek.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien arloan, egoera fisikoaren balorazioa ezinbestekoa da kirol errendimendua optimizatzeko. Liburu hau Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako profesionalei zuzenduta dago berariaz, eta ezaugarri dauka ikuspegi didaktikoa, eta elementu teorikoen eta aplikazio praktikoen arteko konbinazioa.
Dokumentu honek oinarri teoriko sendoa ematen dio irakurleari, “ebidentzia zientifikoetan oinarritua, eta garapen profesionalerako bidea erraztuko dio entrenamenduaren eta kirol errendimenduaren arloan. Egoera fisikoaren testen erabilera eta ezaugarriak oso zabalak dira eta zenbait baldintza behar dira ezartzeko, eta hartara, liburu honek gogoeta teoriko garrantzitsuak eskaintzen ditu egoera fisikoaren balorazioa planifikatzeko. Era berean, egoera fisikoaren balorazio testen sailkapen bat jaso dute gidan, irakurleak bere behar espezifikoetarako egokiena aukeratu dezan”.
Maila praktikoan, lanak arreta handiz hautatutako test multzo bat biltzen du, hainbat testuinguru profesionaletan erabiltzeko, eta, bestalde, hori ezartzeko gida argi eta zehatz bat eskaintzen du. Gida honetan jasota daude protokoloak eta horiek betetzeko irizpideak, beharrezko baliabide espazialak eta materialak eta test bakoitzean lortutako adierazle nagusiak; horrela, bada, hori guztia kontuan hartuta, liburu hau “ezinbesteko tresna da egoera fisikoa baloratzeko”. Era berean, hainbat proposamen ditu kirol mota desberdinetan ezartzeko.
Honela, Gida oinarrizko baliabidea da kirol errendimenduaren arloan egoera fisikoaren balorazioari buruzko kontzeptu teorikoak ulertzeko, eta tresna baliotsuak ematen ditu ezarpen praktikorako.
Egileak
Julio Calleja González, katedraduna eta UPV/EHUko Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan; egun, fakultateko dekanoa da.
Diego Marqués Jiménez, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan doktorea eta Soriako Hezkuntza Fakultateko (Valladolideko Unibertsitatea) irakaslea Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan; UPV/EHUko Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikaslea izan zen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduan.