euskaraespañol

Zer izan nahi duzu handitan?

Argitu Euskal Herriko Unibertsitateko udako campusean

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2025/04/02

EGOkITU udako campusa Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak garatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, eta udaran irekiko ditu ateak. Udako campusak arrakasta handia izan du edizioz edizio (urtero 200 gazte inguruk parte hartzen dute) eta 15 eta 17 urte bitarteko gazteak unibertsitate-mundura eta, ondorioz, enpresa-mundura modu ludikoan hurbiltzea du helburu.

Azken edizioan bezala, aurten ere EGOkITUk 9 ikastaro eskainiko ditu UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko hainbat ikastegietan. Horrela, parte-hartzaileek jarduera teknologikoak, sanitarioak edo sozialak aukeratu ahal izango dituzte unibertsitatea eta bertako irakasle ikertzaileak gertutik ezagutzeko. Aurten, berrikuntza gisa, Logopedia aukeratu ahal izango dute ere.

EGOkITU programa 2008 eta 2010 urteen artean jaiotako pertsonei zuzenduta dago. Bi txanda antolatu dira: ekainak 23-27 eta ekainak 30-uztailak 4. Aste bat edo bi aste aukeratu daitezke, 9:30etik 14:00etara (campuseko jantokiak irekita egongo dira programa garatzen den egunetan). Izena emateko epea zabalik dago jada eta 2025ko maiatzaren 16an amaituko da. Plazak hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Informazio gehiago eta izena ematea: https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/egokitu