EHUko Ikasle Kontseilua gonbidatu dute egunotan egiten ari den El Wali Mustaga Nazioarteko I. Eskolara. Gazteak eta unibertsitate ikasleak Saharako auziaren inguruan kontzientziatzeko asmoz sortu da ekimena. Euskal Herriak harreman historikoa duen Saharako herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko ponentziak eta tailerrak antolatu dituzte. Eta, besteak beste, nazioarteko eskubideaz, lehengaien ustiaketaz eta gizarte zibil gazteak ahalduntzeko gune kritiko eta eraldatzaileak sortzeaz arituko dira. Saguiako El Hamra eta Río de Oro (UESARIO) ikasle elkarteek gonbidatuta joan dira EHUko Ikasle Kontseilutik Aljerrera, Iñigo Ugedo eta Diego Manuel Espasa, Ikasle Kontseiluko lehendakaria eta Araudi eta Kudeaketa Juridikoaren Lehendakariordea, hurrenez hurren.
-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko I. Eskolan parte hartzen ari da
Kultura eta hausnarketa trukerako gune gisa sortu du ekimena Saguía El Hamra eta Río de Oro ikasle batasunak
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/17

Saharako auziak bizi duen egoeraren inguruan hausnarketa gune izateko sortu da El Wali Mustafa Nazioarteko I. Eskola. Modu horretan, bertan parte hartzen dutenek euren eskualdeetan eta nazioartean, horren berri eman dezaten eta gertutik jarrai dezaten auziari dagokizkionak.
Ekimenak gazteen kontzientzia politikoan sakondu nahi du horretarako formazio saioak, konferentziak eta tailerrak eskainiz, interakzio kultural eta solidarioa sustatuz ikasleen arteko hartu-emanen bidez, Sahararen auziaren inguruko ondorioak aztertzeko metodoak dibertsifikatuz, aliantzak indartuz gizarte zibileko aktibisten, elkarteen eta bestelako ordezkaritza erakundeen artean, eta abar.
EHUko Ikasle Kontseilutik "kausarekin duen konpromiso fidela" azpimarratu dute, "euskal herriarekin harreman eta lotura estua duelako". “Herri horren autodeterminazio eskubidea aitortzen dugu, atzerriko herrien zapalkuntza jasaten duten herrien askapena eta diasporan diren herritarren itzulera aldarrikatzen dugu. Era berean, UESARIO gure homologoarekin zubiak eraikitzeko asmo sendoa daukagu, nazioarteko kooperazioa eta elkartasuna sustatzeko tresnak izateko eta horretan lan egingo dugu EHUtik”, adierazi du Ikasleen kontseiluko presidenteak Aljerretik (Aljeria).
“Jakitun gara gure eginkizuna bikoitza dela. Batetik, presio politiko eta soziala sustatzeko bideak egiten jarraitzea, espainiar estatuak bere ardura har dezan Saharako herriarekiko. Bestetik, autodeterminaziorako duzuen eskubidea, zuen baliabideak kudeatzen jarraitzen duzuen eskubidea eta, batez ere, inoiz utzi behar izango ez zenuten okupatutako lurraldera itzultzeko eskubidea defendatzen jarraitzea”, aldarrikatu du Ugedok bere hitzartzean.
Era berean, EHUren Sahararen aldeko jarrera azpimarratu du: “pertsona errefuxiatuak laguntzeko programarekin, askatasunaren alde eta opresioaren kontra lan egiten duten ikerketa taldeekin eta batez, ere, hainbat aldiz erakutsi izan den elkartasun eredu batekin”.
Ugedok dei egin du “EHUren parte hartzeak balio dezan elkarlanerako eta bide solidarioak, aldarrikatzaileak eta eraldatzaileak bilatzeko UESARIO, EHUko Ikasle Kontseilua eta EHUren artean”.