euskaraespañol

Erakusketa

Eleanor Marxi omenaldia, bere jaiotzaren 170. urteurrena dela eta

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/04/14, 13:00

Kokapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Lehenengo solairuko hall-ean

 

Soziologia Graduko bigarren mailako teoria soziologikoko I. gelako ikasleek Eleanor Marx omenduko dute haren jaiotzaren 170. urteurrenagatik, izan ere, "Eleanor Marx. Karlen alaba" liburua aztertu dute. Estibaliz de Miguel Calvo irakasleak hiru ikasturte daramatza jarduera hau egiten.

Irakasleak sarrerako hitz batzuk egingo ditu, eta, ondoren, ikasleek Eleanor Marxi buruz egindako testuak irakurriko dituzte.

Era berean, ikasleek fanzine formatuaren bidez egin dituzten lanen erakusketa bat ere egongo da. Formatu horri esker, hainbat baliabide eta hizkuntza erabili ahal izan dituzte, eta lan izugarri sortzailea eta motibagarria izan da.