Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Joxerramon Bengoetxea eta Bizkaiko Campuseko eta Komunikazioko errektoreorde Estitxu Garai Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeen ordezkariekin batzartu dira Eusko Legebiltzarrean. Errektoretza talde berriaren asmoen berri emateko baliatu dute lehenengo bilera, baita unibertsitate publikoaren finantzazioa gehitzeko premiaz aritzeko ere.
-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Errektoreak EHUren autonomia finantzarioa bermatzeko eskatu die Jaurlaritza sostengatzen duten talde parlamentarioei
Bileren aurretik Legebiltzarreko lehendakariak harrera egin die errektoreari eta Bizkaiko errektoreordeari
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/11

Lehenengo bi bileren ondotik Legebiltzarraren aurrean egindako adierazpenetan “baikor” atera dela adierazi du EHUko errektoreak: “Aurkeztutakoa eta proposatutakoa ulertu dutela adierazi digute talde parlamentarioen ordezkariek”. Errektoretza taldearen asmoen berri emateko baliatu dute lehenengo bilera erronda, baita unibertsitate publikoaren finantzazioa handitzeko premiaz aritzeko ere. . “Finantzazio egokia” bermatzeko, adierazi du errektoreak. “Behar-beharrezkoa da autonomia finantzarioa”, azpimarratu du Bengoetxeak, “oinarrizko premia eta gastu guztiak asebetetzeko adina diru-funts izatea, baina baita unibertsitatearen erronken inguruko proiektuak garatu eta bere autonomia bermatu ahal izateko beste ere”. “Unibertsitate Legeak esaten duen BPG-aren gutxieneko %1etik urrun dago gaur egun EHUren finantzazioa” gogoratu du.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak dituen kontratu programetatik harago, ”unibertsitatearen proiektu estrategikoei erantzuteko kontratu programa propioen finantzazioa aurreikustea ere” eskatu diete gobernua sostengatzen duten taldeei. Horretarako “Legebiltzarretik ere proposamenak jasotzeko prestutasuna” adierazi diete EHUko ordezkariek; “izan ere, etorkizuneko gizartean inbertitzea baita unibertsitate publikoaren alde egitea”.
Urgentziazko lanak
Martxoaren 3an egin zuen EHUko errektoretza taldeak bilera Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza saileko taldearekin eta gaurko bileretan unibertsitateko ordezkariek talde parlamentarioei jakinarazi diete dagoeneko aurkeztu dizkiotela sailburuari “segurtasunaren ikuspegitik premiaz egin beharreko lanen txostenak”. Tartean, Leioako campusean habetuta dauden plataformak eta pertsonentzat arriskua suposatzen duten Gipuzkoako hainbat eraikinen berri jaso da. “Segurtasunaren izenean, urgentea da egoera horri erantzutea”, gehitu du Estitxu Garai errektoreordeak.
Gobernu Taldearen programaren baitan orain arte egindako urratsen berri emateko ere baliatu dute hitzordua. Mandatuaren hasieratik heldu dioten ordezkoen auziari irtenbidea emateko bidean direla iragarri diete eta doktore aurreko ikerlarien soldata-igoera ahalbidetzeko lanean ari direla. Era berean, jada hasi dira lantzen 2027-2030 azpiegitura-premien plana, hiru campusentzat mugikortasun plan integrala eta gazteen etxebizitza arazoari konponbidea emateko proiektua; baita unibertsitateak datorren urtean abiaraziko duen Plan Estrategikoa ere.
Bileretan izan dira Euzko Abertzaleak taldetik Joseba Díez Antxustegi, Xabier Barandiaran, Maitane Ipiñazar eta Ainara Zelaia; Euskal Sozialistak taldetik, Patricia Campelo eta Maider Lainez.
Irudi galeria
-
Errektorea Legebiltzarreko liburuan sinatzen -
Errektorea eta Bizkaiko errektoreordea Legebiltzarreko lehendakariarekin -
Eusko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideekin lehen bilera -
Lan bileran errektorea eta errektoreordea Eusko Abertzaleak taldeko kideekin -
Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideekin bileran -
Talde sozialistako kideekin bilera