-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
essi gelaren inaugurazioa: bizitza erdigunean jarriko duen ekonomia eta heziketa-bideen alde
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/14

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, Donostian, essi gela berria (Ekonomia Sozial eta Solidarioa ikasgela), UPV/EHUko Gezki eta Hegoa institutuak eta ESSEn (Ekonomia Sozial Solidario Eraldatzailean) diharduten REAS-Euskadi, Olatukoop eta beste hainbat eragileen artean eraiki nahi den zubi-tresna berria inauguratu zen.
Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkarien hitzaldiarekin hasi zen, Koldo Callado Zientzia eta Gizarte Garapeneko zuzendaria, Ana Beraza Ekonomia eta Enpresa Fakultateko koordinazio dekanoa eta Mirene Begiristainen essi ikasgelako koordinazio taldeko kidea eskutik.
Inaugurazioan essi ikasgelak ikasleentzat izan nahi duen bokazio praktikoa azpimarratu zen. Halaber, ekitaldian ibilbide profesionalen bizipenak partekatzeko, ESSko gaietan sakontzeko eta umoreari eta ospakizunari tartea eskaintzeko aukera egon zen.
Horrela, Amaia Perez Orozco ekonomia eraldatzeko marko berri baten beharraz aritu zen, bereziki ekonomia feministarekin eta ekonomia eraldatzaileekin osatu beharreko marko publiko-komunitarioa azpimarratu zuen. Eta ohar bat ere egin zigun Amaiak: “gauzak etxetik aldatzen hastearen garrantzia”; sistema etxeraino sartua dugulako. Bizipenen tartean, hitza hartu zuten egun ekonomia sozial eraldatzailean ibilbide pertsonal eta profesionala lantzen ari diren hiru kooperatibetako ordezkarik: Biziola kooperatibako Nerea Eliasek elikadura burujabetza, energia burujabetza, tokiko garapena… hau da, bizitzaren aldeko proiektua aurkeztu zigun. Jone Otxoak, ESSEaren markoan finantzak ere nola kooperatibizatzen diren erakutsi zigun, Koop57 EHren bidez. Totemeko Aitorrek eta Bingenek aldiz, ekoizten duten eskaladako materiala eskura ekarri ziguten, eta beren kooperatiban nola ari diren kontatu ziguten.
Jardunaldiaren amaieran Beatriz Egizabalek zenbait Klownkonklusio atera zituen, gure kontraesanak, zailtasunak eta ertzak dantzak jarriz, umorez ideia nagusiak laburbilduz. Zenbat laguntzen duen umorea ekartzea gaiak beste leku batetik begiratu ahal izateko! Milesker Bea! Gainera, fakultateko hall-a ospakizun gune ederra bihurtu zen, Flamenkonomia eta Ines Osinagaren zuzeneko musika- eta errezitaldi-emanaldi ziraragarriarekin eta Lakarik eskainitako katering goxoarekin.
Honen guztiaren segidarako oinarria izan zuen inaugurazioan Julen Izagirrek (Gezkiko idazkaria), Blanca Boixek (Reas-Euskadiko kidea) eta Garazi Alkortak (Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterreko ikaslea) aurkeztu zuten essi gelako manifestua (ikus galeria).
Informazio osagarria
Bideoak:
ESSi ikasgelaren inaugurazioa – Irekiera
Y ante la crisis multidimensional, ¿qué? - Amaia Perez Orozco
Bizi-ibilbidea eta esperientzia profesionalak ESSan
Flamenkonomia eta Ines Osinaga
Harremanetarako:
essi.ehugela@ehu.eus edo 943.01.74.98