euskaraespañol

Euskadiko VIII. Geografia Olinpiada

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/03/25

Asier Castro Correa Vitoria-Gasteizko Armentia ikastolakoak lortu zuen lehenengo postua. | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko Gradu Aretoan, burutu zen Euskadiko VIII. Geografia Olinpiada, Euskadiko Geografoen Elkargoaren Lurralde Ordezkaritzak antolatuta, UPV/EHUren Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila lankide dela.

Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publiko, itundu edo pribatutan batxilergoko 2. ikastaroan matrikulatuta, Geografia ikasgaia ikasten duten ikasleek hartu zuten parte.

Egindako proben ondoren, Asier Castro Correa Vitoria-Gasteizko Armentia ikastolakoak lortu zuen lehenengo postua, Arrate Bernabé Ruiz Gasteizko Corazonistas Ikastetxekoa eta Shuhao Chen Bilboko Eskolapioak Ikastetxekoa atzean dituela. Ikastetxeka, Bilboko Eskolapioak ikastetxeak lortu zuen garaipena.

Geografia Olinpiadaren helburua da ikasleen interesa sustatzea diziplina zientifiko horrekiko. Geografiak lotura estua du lurraldearekin eta laguntzen digu inguratzen gaituen mundua ulertzen eta konprenitzen, bai ingurune naturala, bai bertan garatzen den giza jarduera.