-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
G-9 Taldearen Unibertsitateko XV. Eztabaida Liga
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/04/02 Noiz arte: 2025/04/04
Kokapena
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatea izango da G-9 Taldearen Unibertsitateko XV. Eztabaida Ligaren egoitza. Helburua da unibertsitateko ikasleen artean elkarrizketa eta ideiak jendaurrean aurrez aurre jarketa sustatzea. UPV/EHUk anfitrioi lanak egiten dituen hamabosgarren edizio hau apirilaren 2, 3 eta 4an izango da, Gasteizen: inaugurazio-ekitaldia eta ‘Hitzaldi onena’ IX. Lehiaketa Artium Museoan egingo dira (apirilaren 2an), eztabaidak eta finalisten iragarpena UPV/EHUko Letren Fakultatean (apirilaren 3an), eta finala, sari-banaketa eta amaiera Eusko Legebiltzarrean (apirilaren 4an). Ikusi programa osoa esteka honetan.
Edizio honetan parte hartzen duten hamaika taldeak, irabazle atera dira bakoitza bere Unibertsitateko Eztabaida Ligetan. UPV/EHUko ordezkariak honako hauek izango dira (‘Alerta amarilla’ taldea) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea Gradu bikoitzeko Leire Crespo, Judit Ostiategui, Julen Zhang eta Paula Ruiz.
Eztabaidatuko den gaia “Prest al daude Europako herrialdeak etorkizunean klima aldaketak eragin ditzakeen hondamendi naturalei behar bezala erantzuteko?” izango da.
Unibertsitateko XV. Eztabaida Ligako finala Eusko Legebiltzarrean jokatuko da, ostiralean, apirilak 4, 11:15etan.
Era berean, ‘Hitzaldi onena’ IX. Lehiaketa antolatu da ere. Ikasleen artean “oratoriarako gaitasuna sustatzea da helburua informazioa bilatu eta aztertzeko, proposatutako gaia landu eta azaltzeko eta ahozko adierazpenerako trebetasun pertsonalak garatzea bultzatuz”.
G-9 Unibertsitateen Taldeak Kantabriako, Gaztela-Mantxako, Extremadurako, Balear Uharteetako, Errioxako, Nafarroako, Oviedoko, Euskadiko eta Zaragozako unibertsitate publikoek osatzen dute. Murtziako Unibertsitatea ere, erakunde laguntzaile gisa.