-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Herbehereetako Geografiako 80 ikaslek Bilboko hiri inklusio eta kultura-politikak "in situ" aztertuko dituzte
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/04/14 Noiz arte: 2025/04/16
Kokapena
Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Radboud Universityko (Herbehereak)Geografia, Hirigintza eta Ingurumen Graduko laurogei ikaslek Bilbo bisitatuko dute apirilaren 14tik 16ra, hainbat landa-lan egiteko gai hauen inguruan: klima-aldaketa lantzeko hiri-politikak, kolektibo behartsuen gizarteratze-politikak, metropoli-azpiegiturak, jaiak eta nazioarteko ikasleen integrazioa, Bilboko Athleticen eta herritarren nortasunaren arteko lotura. "Erasmus etxean, Erasmus at home" izena duen nazioarteko hezkuntza-proiektu honek Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailaren laguntza du, eta lanak egiteko Holandako ikasleek UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasleen laguntza izango dute.
Radboudeko Unibertsitateak bosgarren aldiz aukeratu du Bilbo landa-lanak egiteko. Proiektuak ikasleei ikerketa-esperientzia bat eskaintzen die, jatorrizko herrialdekoa ez den testuinguru geografiko batean, eta Bilbo, mundu osoan ezaguna hiria eta ekonomia eraldatzeko prozesu arrakastatsuagatik, helburu horretarako aukera ezin hobeagoa da berriro ere.
Programan hurrengo hauek sartzen dira:
Astelehena 14, 12:00, Bizkaia Aretoan
Asier Abaunza Robles Bilboko Udaleko Obra, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoen Saileko zinegotziak emango du inaugurazio-hitzaldia. Eider Inunciaga Bilboko Udaleko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, Agenda 2030 eta Nazioarteko zinegotziak ere parte hartuko du. Asier Blas EHUko Ikasleen eta Parte-hartzearen arloko errektoreordeak emango dio hasiera ekitaldiari.
Asteazkena 16, 15:00 / 18:00, BBK Kunan
BBK Kunak bere lankidetza eskaintzen du bere instalazioetara bisita gidatua eginez eta bere lokalak utziz ikasleen ikerketa-lanen azken aurkezpena egiteko.
Bilboko metropoliari lotutako honako gai hauek jorratuko dituzte:
- Emisio gutxiko gunea eta tokiko enpresariak
- Gizarteratzea eta espazio publikoa Bilbo Zaharrean
- Futbolaren eta enpresa-ekimenen arteko hiri-dinamikak
- Kaleko artistak
- Mugikortasun iraunkorraren plangintza
- Klima-aldaketari lotutako berdeguneak eta gune publikoak
- Euskal Herriaren eta Ipar Euskal Herriaren arteko lankidetza
- Euskal ospakizun/jaialdien eragina Bilboko nazioarteko ikasleen gizarte-kohesioan
- Hizkuntza-aniztasunaren zeregina autonomia-erkidegoetako hezkuntzan
- Interbiak-Lamiako tunela,
- OPENGELA: gune berde gehiago Otxarkoagan
- Euskal nortasuna eta Bilboko Athletic Club
- Garraio publikoa Bilbon: guztiontzat eskuragarri?
- Basque Fest, kultur ekitaldia edo mezu politikoa?
- Bilboko Alde Zaharreko hondakinen kudeaketa
- Nola bizi du Bilboko ezindu fisikoen komunitateak metro-sarearen irisgarritasuna?
- Nola eragingo die San Mames berriaren etorrerak azpiegiturei, garapen ekonomikoari eta Basurtu-Zorrotza eta Indautxu eremuen lotura-mailari?