euskaraespañol

Jardunaldia

Ibilgailu elektrikoen dibulgazio eta elkarretaratze jardunaldiak Arabako Campusean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2025/03/29 Noiz arte: 2025/03/31

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Laugarren urtez jarraian, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak eta Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Elkarteak (AUVE) ibilgailu elektrikoen dibulgazio eta elkarretaratzeko IV. Jardunaldiak antolatu dituzte Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusean.

Aurtengo edizio honetan, martxoaren 29an, larunbatarekin, ibilgailu elektrikoak erakutsiko dituzte erabiltzaile, enpresa eta kontzesionarioek Gasteizko Boulevard merkataritza gunean. Ondoren, Eco Rallya egingo da, Gasteiztik abiatu eta Arabako Errioxako Oion udalerriraino iristeko.

Astelehenean, martxoaren 31n, erabiltzaile, enpresa eta kontzesionarioek ibilgailu elektrikoak erakusteaz gain, dibulgazio jardunaldi bat egingo da mugikortasun elektrikoarekin lotutako hainbat hitzaldirekin, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi-aretoan.

Ekitaldi guztiak irekiak eta doakoak dira.

Ekitaldiari buruzko informazio zehatzagoa eta eguneratuagoa hemen:

https://www.ehu.eus/eu/web/vitoria-gasteizko-ingeniaritza-eskola/-/ibilgailu-elektrikoen-iv-jardunaldiak-2025