euskaraespañol

Javi Menta eta Irati Zurutuza, XXI. Udaberriko Lasterketaren irabazleak

5 kilometroko proban, Joseba Olaetxeak eta Nagore Azkuek irabazi zuten

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2025/03/17

Lasterketaren irteera Gipuzkoako Campusean, Donostian | Argazkia: Festak.com (Donostiarrak)

Javi Mentak eta Irati Zurutuzak irabazi zuten Donostiako XXI. Udaberriko Lasterketa, 10 kilometroko ibilbidean, eta Joseba Olaetxeak eta Nagore Azkuek, aurten antolatu berria den 5 kilometroko proban.

Javi Mentak 31:00etan burutu zuen zirkuitua eta Irati Zurutuza 37:29an iritsi zen helmugara. Podiuma Carmen Martinek (38:53) eta Lierni Zinkunegik (39:21) osatu zuten. Gizonezkoen sailkapen nagusiko lehen hiru postuak, Javi Mentaren atzetik, José Antonio Gómez de Arribarekin (31:02) eta Ander Sagarzazurekin (31:07) osatu ziren.

Joseba Olaetxearen atzetik (15:07), 5 kilometroko proban, Sergio Roman (15:24) eta Pradel Yann Louis (17:58) sartu ziren. Sailkapen nagusiari dagokionez, Nagore Azkuek (18:30), Olatz Zabalak (20:00) eta Olatz Sanzek (20:25) lortu dituzte lehen hiru postuak.

Unibertsitate modalitatean, Hugo Mendozak (32:48) lortu zuen markarik onena, Iñaki Bereciartua izan zen bigarren (33:23) eta Markel Arbulu hirugarren (34:27). Emakumezkoen kategorian Carmen Martín (38:53) izan zen garaile (sailkapen orokorrean, hirugarrena). Bere atzetik, Laida Oizek (40:47) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen, eta Irene Garraldak (44:06) hirugarren postua eskuratu zuen.

Nahiz eta hotza eta noizbehinka euria egin, bi lasterketak jai giroan igaro ziren, eta atletismoko zale ugari izan ziren korrikalariak animatzen. Hirian finkatuta dagoen lasterketa herrikoi baten edizio arrakastatsua.