-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Liburuaren astea UPV/EHUn
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2025/04/28 Noiz arte: 2025/05/02, 10:00 - 15:00
Deskribapena
Nazioarteko Liburuaren Eguna (apirilak 23) aitzakia hartuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan, apirilaren 28tik maiatzaren 2ra liburu-trukeak izango dira, TRUKARTUZ lemapean. Ekimena gure unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak eramango du aurrera, eta haiek argitaratutako 66 izenburu ezberdinetako 380 liburu oparituko ditu.
Liburuak trukatuz edo hartuz ezagutza zabaltzeko jardueraren izena da Trukartuz, eta ekimenaren irudia izartxo bat da, norabide guztietan geziak osatu eta trukea sinbolizatzen duen liburu sorta.
Campusetako biblioteka-atarietan UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratutako zenbait liburu izango dira trukerako mahaian, eta bertara datorren edonork liburuak hartu eta utzi ahal izango ditu 10:00etatik 15:00etara bitartean. Trukerako mahaia Carlos Santamaria zentroaren atarian apirilaren 28an, Bizkaiko Campuseko Liburutegi Nagusian (Leioan) apirilaren 29an, Arabako Las Nieves ikasgelategian egongo da apirilaren 30ean, eta Bizkaia Aretoan aste osoan.