-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Minbiziaren Aurkako Elkartearen eta UPV/EHUren arteko lehen lankidetza-hitzarmena aurkeztuko da
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/04/01, 13:00
Kokapena
Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Datorren asteartean, apirilaren 1ean, prentsaurrekoa egingo da, Minbiziaren Aurkako elkartearen (AECC) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmen orokorra sinatu dela eta. Esparru-hitzarmen honen helburua gaixotasun onkologikoei buruzko prestakuntza, ikerketa eta zabalkundea bultzatzea da, prebentzioaren eta biziraupenaren esparruan.
Prentsaurrekoan honako hauek hartuko dute parte:
- Gotzone Barandika, transferentzia eta nazioartekotze errektoreordea
- Marisa Arriola Nieto, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako elkarteko presidentea
EHUk eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak autonomia erkidego osorako sinatu duten lehen lankidetza hitzarmena da hau. Euskal Herriko Unibertsitatean minbiziari buruzko ikerketa ugari egiten dira, gaixotasunari ikuspegi askotatik heltzen diotenak eta gaixotasunari aurre egiteko estrategiak prestatzeko eta zabaltzeko oinarri gisa balio dutenak.
Ekitaldian, AECCren aldetik, Bizkaiko Elkartearen gerentea eta Arabako eta Gipuzkoako presidenteak eta gerenteak ere izango dira.