-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Omenaldia José Ignacio Hualde irakasle eta ikertzaileari
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/24

Arabako Campuseko Micaela Portilla ikergunean egin zen José Ignacio Hualde irakasle eta ikertzailearen omenezko ekitaldia. Omenduak ‘40 urte euskararen prosodia aztertzen: ikasi dudana eta oraindik ulertzen ez zuena izeneko hitzaldia eman zuen ekitaldian, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak berriki haren omenez argitaratu duen liburua eman zitzaion. Julio de Urquijo’ Euskal Filologiako Mintegiak argitaratzen duen urtekariaren (ASJU) ale berezi bat da, hizkuntzalariari eskainia. Ale horretan hartu dute parte estatuko zein nazioarteko 70 kolaboratzailek baino gehiagok.
Ekitaldiko burua Arabako Campuseko errektoreordea izan zen, Ixone Fernandez de Labastida Medina, eta bertan egon ziren UPV/EHUko Letren Fakultateko dekanoa, Belén Bengoetxea Rementeria, eta ale bereziaren editoreak, Joseba A. Lakarra Andrinua, Julen Manterola Agirre eta Gorka Elordieta Alcibar.
ASJU aldizkariari lehen ekarpenak egin zizkionetik, euskal fonologiaren alderdi askotan sakontzen jarraitu du omenduak. Bereziki, euskalkien eta euskara zaharraren sistema prosodikoak. Argitalpen askotan kolaboratu du egile eta editore gisa, eta lan handia egin du fonologia eta hizkuntzalaritza erromantzeen inguruan, bereziki gaztelaniaren inguruan.
Beste hizkuntza batzuetara ere hedatu ditu bere azterlanak eta horrek uztartze berritzaileak ekarri ditu, hala nola Tokioko japonieraren eta Bizkaiko iparraldeko euskara aldaeren arteko antzekotasun prosodikoa ‑haien tonuari zein azentuari dagokienez, edo hitz azentudunak eta azentugabeak egotea‑. Hau da, kointzidentzia tipologiko harrigarria.