-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
UPV/EHU-Donostiarrak XXI Udaberriko Lasterketa aurkeztu da
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/07

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak eta Donostiarrak Kirol Klubak antolatutako XXI. Udaberriko Lasterketa aurkeztu da komunikabideen aurrean. Ekitaldia Campuseko Errektoreordetzan izan da eta bertan izan dira Juana Goizueta, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea; Javier Fuentes, lasterketako zuzendaria eta Donostiarrak Kirol Klubeko kidea; eta Maider Ugartemendia, campuseko Ongizate eta Jasangarritasun arloko zuzendaria.
Lasterketaren zuzendari Javier Fuentesek azpimarratu du "jota" dagoela inskripzioen emaitzekin. Hamar kilometroak korrituko dituzten atletak 2.000 izango dira, eta bost kilometroak korrituko dituztenak, 300. "Hamar kilometroko proban, emakumeen parte-hartzea % 41ekoa izango da, eta bost kilometroetako proban, % 75ekoa. Iaz baino hamar puntu gehiago ditugu ".
Ekitaldian korrikalari, prestatzaile eta epaile Idoia Esnaolari 1 zenbakia eman zaio emakumezkoetan eta gizonezkoetan maratoiaren munduko errekorra 60 urtetik gorakoen kategorian Jon Arzubialderi. Era berean, 0 dortsala eta ekarpen ekonomiko bat Phelan-McDermid Sindromea Elkarteari eman zaizkio. Uxueren aita Goyo Martinek jaso du dortsala. Juana Goizueta campuseko errektoreordearen hitzetan, "ohorea da elkarte honi 0 dortsala solidarioa ematea, probaren eta unibertsitatearen balioekin primeran bat datorrelako".
UPV/EHU-Donostiarrak Udaberriko Lasterketa martxoaren 16an, igandean, 10:00etan, izango da. Lasterketa UPV/EHUren Gipuzkoako Campusean hasi eta amaituko da, Donostian, eta ibilbide homologatua izango du oinarri. Oinezko lasterketa honek izaera herrikoi nabarmena du. Era berean, aurten, berrikuntza gisa, 10 kilometroko zirkuitu klasikoaz gain, 5 kilometroko ibilbidea aurkeztuko da (homologatu gabe), runningean lehen urratsak eman nahi dituztenentzat. Lasterketa 09:50ean hasiko da, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean hasi, Donostian, eta amaituko delarik. Bi zirkuituren dortsalak agortu dira jada.