Martxoaren 25ean UPV/EHUko Rafael Avilés irakasle erretiratua saritu zuen Ingeniaritzako Errege Akademiak. 1977tik, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan aritu zen ingeniari eta irakasle, eta bere jarduera zinematikaren, dinamikaren, kalkuluaren, eraikuntzaren eta makinen inguruko saiakuntzen esparruan oinarritu zen.
-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Rafael Avilés irakaslea saritu du Ingeniaritzako Errege Akademiak
Ingeniaritza Mekanikoko departamentuko lehen zuzendaria izan zen
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/01

Ekitaldian, Norberto López de Lacalle irakasle eta Akademiako kideak laudatioa irakurri zuen, eta Avilés irakaslearen merituak laburbildu zituen. Enrique Amezua, Alfonso Hernandez, Javier Canales, Jose Antonio Sánchez, Josu Aguirrebeitita, Igor Fernández de Bustos eta Fernando Viadero irakasleak ere bertan izan ziren.
Rafael Avilés irakaslea 1986tik ZATILAN izeneko elementu finituen sistemaren sustatzailea izan zen, bere izenak adierazten duen bezala, zatitan egindako lana. Software hau 1989an erregistratu zen. Ideia horrek oinarri teknologikoko enpresa bat sortu zuen, mota horietako enpresa-proiektuak existitu ere egiten ez ziren momentuan. Erronka horretan azken ikasturteetako ikasleek parte hartu zuten. Hauetako asko, urteak pasa ahala, departamentuko lankide bihurtu ziren eta beste asko funtsezko enpresetan ingeniari gisa sartu ziren.
Hainbat liburu idatzi ditu robotikari, elementu finituei, erresistentziazko analisi estatikoari eta nekeari buruz besteak beste. Eta hainbat ikerketa-sari jaso ditu, horien artean IFToMMren (Mekanismoen eta Makinen Nazioarteko Federazioa) International Award of Merit 2010 saria nabarmentzen da. Eskola sortu du, askoren inspirazio iturri, eta oinarri sakonak ezarri ditu bere ondorengoentzat.