-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko 2023/2024 promozioaren graduazio ekitaldia
- Ekitaldia
Noiz eta non
2025/04/03, 18:00
Kokapena
Gradu-aretoa - Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarriko)
Lehendakari Agirre 83. -48015- Bilbo (Bizkaia)
Deskribapena
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak 2023/2024 promozioaren graduazio-ekitaldia egingo da ostegun honetan, apirilak 3, Sarrikon. 370 ikasle baino gehiago graduatu dira, eta ekitaldian, arlo akademikoko, instituzionaleko eta ekonomikoko pertsona ospetsuekin batera egongo dira hainbat. Ekitaldia Fakultateko Areto Nagusian egingo da, eta bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako, unibertsitateko, Ekonomisten Euskal Elkargoko eta irakasleen ordezkariak. Ekitaldian, diplomak emango dira eta espediente akademiko onenak dituzten ikasleak sarituko dira. Jardunaldiari amaiera emateko, UPV/EHUko Abesbatzak emanaldia eskainiko du.
Ikasle sarituak:
- Egoitz Iglesias Pozo (Ekonomia Gradua) – Aparteko Saria eta Espedienterik Onena / Premio Extraordinario y Mejor Expediente
- Ane Diez Olaizola (Ekonomia Gradua) – Aparteko Saria
- Maider Baigorri Aberasturi (Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea) – Aparteko Saria
- Lara Salguero Sanz (Enpresen Administrazio eta Zuzendaria Gradua) – Aparteko Saria
- Asier Latorre Sierra (Enpresen Administrazio eta Zuzendaria Gradua) – Aparteko Saria
- Nahia Gonzalez Perez (Marketin Gradua) – Aparteko Saria
- Asier Corcuera Merodio – GRAL saritua: “ Intenciones de Compra del Vehiculo Electrico: Un Modelo Explicativo del Comportamiento del Consumidor en Euskadi”
Mahaian hurrengo autoritateak egongo dira:
- Joxerramon Bengoetxea – UPV/EHUko errektorea
- Jon Barrutia – Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa
- Sara Urionabarrenetxea - Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzarako zuzendaria
- Cristina Andrés - Ekonomisten Euskal Elkargoko lehendakaria
- Joseba Barandiaran - Ekonomista eta 65. promozioko aitabitxia