euskaraespañol

STEAM elkarlaneko artea, hezkuntza gune irekietarako

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2025/03/20, 18:30

Kokapena

Gasteizko Ingenieritza Eskola
Nieves Cano 12. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegun honetan hasiko da hezkuntza gune irekietarako STEAM elkarlaneko artea deritzon jarduera. Bertan, Euskal Herriko faunaren, paisaien, hirien, folklorearen eta kirolaren adierazgarri diren kultura estandarteak diseinatu eta sortuko dira Arabako Campuseko ikastegietarako.

Estandarteak diseinatu eta kontzeptualizatzean datza jarduera, bai eta sorkuntza artistikoan elkarlanean aritu eta diseinuari aplikatutako STEAM teknikak esploratzean ere.

Parte hartu nahi baduzu, harremanetan jarri xabier basogain@ehu eus bidez.

Esteka honetan ikus daitezke dagoeneko egin diren STEAM lanak: Elkarlaneko STEAM artea