-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Urte askotarako, Iparraldeko ikasleok!
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/20

NON: Carlos Santamaria Zentroa (Gipuzkoako Campusa). Donostia NOIZ: 2025eko martxoaren 17a. NORK: Juan Mari Apaolaza Estensoro, Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako teknikaria. UPV/EHU.
Ate Irekiak egiten ari da egunotan Euskal Herriko Unibertsitatea. Etorkizuneko unibertsitarioek aukera dute ikastegiak bertatik bertara ezagutzeko eta ikasi nahi duten horren inguruko informazioa eskuratzeko. Eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan ikusi ditugu Batxilergoko, Goi Mailako Heziketa Zikloetako, Arte eta Kirol ikasketetako bigarren mailako ikasleak. Gipuzkoako Campusean Iparraldeko bost lizeotako ikasleak ere izan dira. Baionako Etxepare eta Saint Loius Villa Pia, Donibane Garaziko Nafarroako lizeoa, Donibane Lohitzuneko Ravel eta Uztaritzeko San Josepe lizeoetatik 175 ikasle. Hantxe egin genuen hitzordua eurekin, Ander Marquet arkitektoak diseinatutako Carlos Santamaria Zentroko atarian, gurera egin zuten bisita gogoratzeko argazkia egiteko. Ea ba, ez den bisita hutsa eta gurera ikastera datozen hurrengo ikasturtean!
Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.
Nahi al duzu atal honetan zeuk egindako irudi bat argitaratzea? Bidali, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus