-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
UPV/EHUk gaitzetsi egin ditu Arabako Campusean izandako azken gertakariak eta komunitatea zaintzeko deia egin du
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/11
Martxoaren 13rako deituta dagoen grebaren harira, gaur goizean hainbat ikaslek ke poteak ezarri dituzte Arabako Campuseko ikastegi guztietan eta eraikin guztiak hustu behar izan dituzte. Gertakarion aurrean, errektoretza taldeak bere gaitzespena adierazi du berehala: “Hau ez da bidea”.
“Babesten dugu ikasleek beraien aldarrikapenak plazaratzea unibertsitatean, baita horretarako beharrezkoak diren komunikazio bideak baliatzea ere, betiere modu baketsuan eta errespetuzkoan egiten bada. Gaurko ekintzek ez dituzte oinarrizko parametro horiek bete, eta larritzat jotzen dugu ke poteen erabilera”. Komunitateko kideengan eragin ditzaketen ondorio pertsonal kaltegarrien inguruan ohartarazi du.
Errespetuan, zaintzan eta ondasun publikoen erabilera arduratsuan ardaztutako komunitate aktibo eta aldarrikatzailea sustatzeko nahia eta konpromisoa plazaratu du unibertsitateak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoak 11