-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
Errioxako Unibertsitateko taldeak irabazi du G9ren Eztabaidaren XV. Liga
Eusko Legebiltzarrean izan da UPV/EHUk antolatutako edizioaren finala
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/04

Errioxako Unibertsitateko taldeak irabazi du G9 taldeko unibertsitateen arteko XV. eztabaida ligaren finala. Honako ikasle hauek osatzen dute talde irabazlea: Hugo Álvarez Jiménez, Issa Raed Ismail, Jorge Pellejero Larrubia, Sandra Fernández Tofé eta Aitana Lasota Jiménez. Euskal Herriko Unibertsitatea izan da edizio honen antolatzailea eta aurten aukeratutako eztabaidagaia honakoa izan da: Prest al daude Europako herrialdeak egoki erantzuteko aldaketa klimatikoaren ondorioz etorkizunean gerta daitezkeen hondamendi naturalei?
Txapelketa asteazkenean hasi zen Artium museoan, IX. “Diskurtso Onena” Lehiaketa G-9. Irabazlea Arturo Guerrero Perez izan zen, Oviedoko Unibertsitateko Kimika graduko ikaslea, eta gaur, Parlamentuko azken jardunaldian, bere hitzaldia eman zuen berriz ere. Ostegunean, Letren Fakultatean, G9-ko hamar unibertsitateetako taldeak txandak jokatzen hasi ziren, bi talde finalistak geratu arte: Errioxako Unibertsitatea eta Zaragozako Unibertsitatea.
G-9 Unibertsitateen Taldeak Kantabriako, Gaztela-Mantxako, Extremadurako, Balear Uharteetako, Errioxako, Nafarroako, Oviedoko, Euskadiko eta Zaragozako unibertsitate publikoek osatzen dute. Murtziako Unibertsitatea ere, erakunde laguntzaile gisa.