Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearen hiru Probintzia Batzordeek, Miren Bilbao Larrauri, María Milagrosa Gullón Álvarez eta Marisa Arriola Nieto lehendakariek ordezkatuta, eta UPV/EHUk, Miren Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordeak ordezkatuta, Euskal Autonomia Erkidego osorako lankidetzarako lehen esparru-hitzarmena sinatu dute. Gaixotasun onkologikoen inguruko ikerketa, prestakuntza eta zabalkundea sustatzea du helburu.
-
Añanako Gatzagako mikroorganismoek lur azpiko ur-fluxuen eskema argitzen laguntzen dute
-
Europa Jauregiak 2025 Empleo Gune hartuko du
-
Legebiltzarreko taldeek konpromisoa adierazi dute 2026ko aurrekontuetan EHU lehentasunezkoa izan dadin
-
Holandako ikasleak Bizkaiko Aretoan
-
EHUko ikasle kontseilua Saharako herriaren aldeko El Wali Mustaga Nazioarteko Eskolan parte hartzen ari da
UPV/EHUk eta Minbiziaren aurkako Elkarteak gaixotasun onkologikoen aurkako borrokan duten lankidetza adostu dute
Bi erakundeek esparru-hitzarmena sinatu dute, datozen lau urteetan gaixotasunaren ikerketan, prestakuntzan eta hedapenean sakonduko duten ekimen espezifikoak garatzeko
- Albisteak
Lehenengo argitaratze data: 2025/04/01

Minbiziaren aurkako Elkarteak, Probintzia Batzordeen bitartez, eta UPV/EHUk, bere zentro, langile edo campus desberdinen bidez, urteak daramatzate elkarlanean minbiziaren prebentzioarekin, diagnostikoarekin, tratamenduarekin eta biziraupenarekin lotutako jarduerak egiten, baina hitzarmen berriak esparru orokor arautzaile izan nahi du Euskal Herriko Unibertsitateak Elkartearekin etorkizunean egingo dituen jarduerak arautzeko.
UPV/EHUren aldetik lehen lerroko ikerketa nabarmendu behar da, Zientzia eta Teknologia, Farmazia, Medikuntza eta Erizaintza fakultateetako dozena bat taldek egiten duena; besteak beste, egiten duten ikerketa onkologikoa, minbiziaren diagnostiko goiztiarrerako tresna berriak eta ikuspegi terapeutiko pertsonalizatuak eta eraginkorragoak garatzeko helburuarekin.
Era berean, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean minbizia duten pazienteen bizi-kalitatean jarduera fisikoak duen eragina ikertzen da, eta Psikologiako Fakultatean, berriz, erresilientziaren eta/edo ahultasunaren faktore psikobiologikoek tumore-prozesuetan duten eragina. Azken bost urteetan UPV/EHUn puntako proiektuak garatzeko AECCk 800.000 euro baino gehiagoko laguntzak eman ditu.
Ikerketa bultzatzeaz gain, bestalde, ikerketa-proiektu zehatzen bidez, gradu- eta master-amaierako lanen nahiz doktorego-tesien bidez, hitzarmen berriak minbiziaren aurkako borrokaren inguruko ezagutzaren prestakuntza eta hedapena sustatuko duten ekintzak ere antolatu nahi ditu. Hitzarmenak aurreikusten du jardunaldiak, bisitak, mintegiak eta ikastaroak batera antolatzea, Euskadin minbiziaren prebentzioaren, arretaren eta ikerketaren arloko ezagutza sortzeko eta zabaltzeko. Era berean, ikasle boluntarioak elkartean sartzea eta UPV/EHUko ikasleek eta langileek elkartearen jarduera ezagutzea sustatuko du.
Gotzone Barandika Euskal Herriko Unibertsitateko Transferentzia eta Nazioartekotze errektoreordearen hitzetan, "garrantzitsua da harreman estua izatea pertsonekin eta familiekin lan egiten duten elkarteekin. Bere bizipenak ere ezinbestekoak dira ikerketan, askotan laborategira mugatzen diren esku-hartzeen ikuspegia zabaltzen baitute". Hala, Barandikak nabarmendu duenez, "gaur sinatzen dugun erabaki honek lankidetza hori sendotu nahi du, unibertsitate publikoaren ikerketa-lana gizartearen beharretara egokitzeko helburuarekin".
"UPV/EHUrekin ospatzen dugun akordioari esker, elkarrekin lan egin ahal izango dugu minbizidun pazienteen eta haien senideen ondoan jarraitzeko, gaixotasun honen ikerketaren alde egiten jarraitzeaz gain. Lankidetza horri esker, gauza handiak lortuko ditugu herritar guztien onerako. Oso eskertuta gaude", nabarmendu du Marisa Arriolak, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteko presidenteak.