Aholkularitza
EHUko Ikerketa-taldeek aholkularitza-zerbitzua eskaintzen diete enpresei eta erakundeei, ikerlan nahiz azterketetan lortutako jakintzen bidez. Unibertsitateko ikerketa-taldeak eskatutako gaiaren gaineko laguntza, informazioa eta iradokizunak eskaintzen ditu zerbitzu horri esker.
EHUk eskainitako aholkularitzan bi motatako zerbitzuak bereizten dira:
- Aholkularitza-zerbitzuak: ikerketa zehatz baten bidez, jakintza azterketa batean aplikatzeko lan zabalez arduraten dira.
- Aholkularitza teknikoko zerbitzuak: lan murritzagoak egiten dira, esate baterako, unibertsitateko laborategietan eginiko entseguak edo ikerketa-taldeen ekipoekin eginiko probak.