I+G lankidetza Unibertsitateak kontratuen nahiz ikerketa-proiektuen bidez zuzenean egiten du lan enpresekin, arazo berrien aurrean irtenbideak biltazeko eta jakintza sortzeko.
Aholkularitza Informazioa emateko laguntza-proiektuak dira. EHUk eskatutako gaiari buruzko argibideak ematen ditu, bere jakintza arloen bidez.
Trebakuntza Irakaskuntza-programa hauek enpresak eginiko iradokizun zehatzen arabera diseinatzen dira.
Patenteak / Teknologiak / Know-How EHUko ikertzaileek gai baten gainean sortutako jakintza enpreseei eskualdatzen zaie, horrela eskatzen badute.
Zerbitzu-eskaria Inprimaki honen bidez edozein pertsona edo erakundek UPV/EHUri eskari bat bidali diezaioke, premia tekniko-zientifiko bat edota I+G+B-ren arloko ekintzetan elkarrekin lan egiteko interesa erakutsiz
Enpresak sortzeko programak Behin-behineko harrera egiteko ekimenak eta egiturak dira (Unibertsitatean sortutakoak). Horien bidez, merkaturatzeko lehen fasean, enpresei laguntza eta beren beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzen zaie.
Unibertsitate-Enpresa-Gizarte gelak Enpresek finantzaturiko gela hauek EHUko ikasleek erabiltzen dituzte enpresa horien proiektuak garatzeko.
Ikerketa Zerbitzu Nagusiak (SGIKER) Ikerketak bultzatzeko eta babesteko eginkizuna du, eta enpresen zerbitzura dago. Horretarako, bitarteko tekniko eta giza-baliabide bikainak ditu, tresna modernoez eta goi-teknologia ekipoez hornituta.