patentes-empresas

Patenteak. Lizentziak, Lagapenak eta Laguntza Teknikoa

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) ikerketa asko egiten ditu zientziaren arlo guztietan: zientzia esperimentalak, teknologiak, osasun-zientziak, gizarte eta zuzenbide-zientziak eta giza-zientziak. Jarduera hori hainbat alderditan gauzatzen da, esate baterako: proiektuetan eta ikerketa-kontratuetan, aholkularitza eta babes zientifiko-teknikoan, ikertzaileen trebakuntzan, azpiegituren kudeaketan eta ikerketa-jardueraren dibulgazioan eta zabaltze-lanean.

Unibertsitateko ikerkuntzak jakintzaren, berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren aurrerapenean lagundu behar du. Ikerkuntzatik sortutako emaitzak babestu daitezke, eta babes hori ezinbestekoa da emaitzak gizarte eta ekonomia arloetara eskualdatzeko.

Horrelakorik egin ezean, emaitzei etekina ateratzeko aukera galtzeaz gain, unibertsitateak ezin ditu emaitzak gizarteratu, bertan ustiatu daitezen. Unibertsitateko ikerketen emaitzak kudeatzeko sistema aldatu egin da. Horren ondorioz, geure jabetza intelektualak eta industrialak eta geure egiten jakiteak emaitza horiek enpresa sarera eskualdatzeko aukera eman dute, eta haien ustiapenak onurak ekarri dizkio gizarteari.

Ustiatzeko eskubideak lortzeko modua

Orain arte emandako patente guztiak "Patenteen zorroa" atalean ikus daitezke. Gainerako patentei buruzko hitz egiteko, telefonoz edo postaz egin daiteke lehen kontaktua. Ondoren, hitzordua finkatuko da gaiari buruz hitz egiteko, eta bi alderen arteko adostasuna lortuz gero, kontratu bat egiteko pausoak emango dira.