formacion

Trebakuntza

EHUk irakaskuntza-programak eskaintzen dizkie enpresei eta erakundeei dapartamentuetako ikerketa-taldeen bidez. Ikerketetan metatutako jakintzei esker, ikertzaileek erakundeek dituzten behar zehatzen araberako trebakuntza-planak egin ditzakete.

Oro har, zerbitzuak horrela gauzatzen dira:

  • Sarrera-ikastaroak. Ikertzaile-taldeek enpresei eta erakundeei zuzendutako ikastaroak antolatzen dituzte, Unibertsitatez kanpoko pertsonak trebatzeko, dagokien jakintza arloan. Pertsona horien nozioak berrikusten dira eta EHUko jakintzaren oinarria ematen zaie, eguneroko lanak hobe egin ditzaten.
  • Ikastaro aplikatiboak. EHUk ikerketa-taldeen zerbitzua eskaintzen die enpresei eta erakundeei beren langileak trebatzeko. Hau da, aipatutako taldeek aldez aurretik eskuratutako jakintzak enpresetako prozesu zientifikoetan, teknikoetan eta produktiboetan txertatu nahi dira.
  • Mintegiak eta Hitzaldiak. Unibertsitateak gai zehatzei buruzko bilera teknikoak eta akademikoak antolatzen ditu, gaiak sakontasunez aztertzeko. Bilera horietan jakintza sortu duten ikerketa-taldeetako adituek parte hartzen dute, besteak beste, elkarren berri izateko.
  • Ikastaroak ematea. Unibertsitateak ikerketa-taldeetako ikertzaileen zerbitzuak eskaintzen ditu erakundeek eta enpresek antolatutako unibertsitatez kanpoko ikastaroak emateko.
  • Esperimentazio-tailerrak. Ikerketa-taldeek unibertsitatez kanpoko pertsonak praktikan trebatzeko talde teknikoak dituzte. Pertsona horiek enpresetatik edo erakundeetatik datoz eta EHUko jakintzetan trebatzeko beharra izan ohi dute.