EHUren Industria Jabetzaren kudeaketari buruz jakin behar duzun lehenengoa
Ondoren ikerketen emaitzak babesteko egin behar denari buruzko oinarrizko kontzeptuak laburbiltzen dira.
Asmakizunetik patenteraino UPV/EHUn
Ikerketa emaitzen babespenak, hauen ustiapen eraginkorra bermatzen du ehun produktiboan eta onuragarria da ikertzaileentzat.
Faseak
- Zaintza teknologikoa: Ikerkuntza hasi baino lehen, jakintzaren egungo egoera zein den jakitea beharrezkoa dugu argitalpenetara joz eta datu baseak aztertuz (patenteenak barne).
- Analisia: Emaitza patentablea izatera heldu daitekeela antzematen badugu.
- Eskaera eta txosten teknikoa: Asmakizun honetarako txosten espezifikoa bete behar da. Eginkizun honetarako pertsonal espezializatuaren laguntza erabili ahal da.
- Erregistroa eta ematea: Ikerketa Errektoreordetzak erregistro bulego ofizialetan asmakizunaren izapideak egiteaz arduratuko da ematea lortzerainoko prozesu guztian zehar.
- Teknologia zorroa: Asmakizunaren berritasunaz baliatzeko fitxa tekniko bat egiten da bere merkaturatzea lortzeko.
- Merkaturatzea eta ustiapena: UPV/EHUk gertaera espezializatuetara bertaratzen da eta erakundeekin harremanetan jartzen da merkaturatzea sustatzeko.
UPV/EHUn patentatu eta argitaratzea
Jakintasuna babestea geroa da
Argitaratu edo patentatu? Osagarriak diren ekintzak dira!
Ikerketa baten emaitza patentea eskatu baino lehen argitaratu edo zabaltzen denean, berrikuntza izatearen betekizuna hausten da eta babesteko aukera galdu.
Aldiz, patentea eskatu bezain laster (edo nahi denean) argitaratzea litzateke hoberena.
Zeintzuk dira eskakizunak
Asmakariak honako hauek izan beharko ditu:
- Berritasuna: ez da egongo teknikaren egoeran, hau da, ez da egongo jendearen eskura.
- Asmatze-jarduera: arloko adituen eritzian teknikaren egoeraren ondorioz begien bistakoa ez den jarduera litzateke.
- Industri aplikazioa: edozein industria-motatan aplikatzeko modukoa behar du izan.
Zertan da onuragarria
- Ikerketa emaitzen ustiapen hobea.
- Curriculuma balioetsi.
- Egiletasunaren aitormen publikoa.
- Ikerketa emaitzen publikazioa.
- Onura ekonomikoak.
Asmakizun baten babes-faltak merkatu-balioaren galera dakar eta, ondorioz, ez zaie interesatuko asmakaria garatu eta gizartearen eskuetara eroan ahal luketen enpresei.
Beraz, komeni da laster batean patentagarritasunari buruzko azterketa egitea eta eskatzea, prozesu aski luzea baita.
Zer da patentagarria?
Patentatzeak ustiaketa-eskubideak lortu eta babestea da. Hiru patente-mota dira:
- Produktuaren patentea: objektu edo produktubat eta bere osagaiak babesten ditu.
- Prozedura-patentea: produktu batetik beste produktu bat ateratzeko eragiketei eskaintzen die babesa.
- Erabilera-patentea: produktu jada ezagunari ateratako beste erabilera berri baten babesa da.